Info +
Ongi etorri Kiribiltxo Artisautzaren web orrira!.
Aluminioz egindako bitxiak egiten ditugu, belarritakoak, eraztunak, brotxeak, diademak… Orri honetan gure lanak ikusteko aukera izango duzu, erabiltzen dugun materiala, salmenta puntuak eta katalogoa besteak beste.
Sei bat urte daramatzagu lan honetan, formekin, koloreekin eta diseinuekin jolasean. Arte Ederrak ikasi eta gero, hau izan da gure sorkuntza bideratzeko hautatu dugun modua. Urteetan garatu izan ditugu forma hauek teknika zehaztuz eta hobetuz.
Kiribilan oinarritzen dira gure lanak, hortik izena: Kiribiltxo.
Lanetarako gaiak urteetan ikertutako formen emaitzak dira, esate baterako elementu organikoak, loreak edo zomorro itxura hartzen dutenak. Forma hauetatik hasita pieza bakoitzari egokitzen dizkiogu beharrezko osagaiak edo berezitasunak.
Belarritakoak, eraztunak, brotxeak, ilerako apaingarriak, lepokoak eta eskumuturrekoak egiten ditugu. Lan hauek dendetan salgai daude, nahiz eta sorta txikikoak izan (eskuz egiten ditugu).
Enkarguzko lanak ere egiten ditugu. Gauza bereziak, ezkontza baterako edo norbaitek gustoko daukan diseinu baten moldaketa.
Kolore ezberdinetako hariak erabiltzen ditugu lehengai bezala, nahiz eta kobrea, letoia edo altzairua ere erabil hauek eskaintzen dituzten ezaugarriengatik.
Anodizatua, aluminioa koloreztatzeko eta babesteko erabiltzen den teknika bat da. Tratamendu honekin kolorea aluminiora itsasten da geruza batean eta oso iraunkorra bihurtzen du.
Hari hau oso material malgua da, oso egokia bitxiak egiteko, hala ere hain malgua izatea arazoak sor ditzake, piezak bukaera sendo bat eduki ditzaten. Horretarako zenbait teknika erabiltzen ditugu, loturak, bolatxoak, materiala landu … Hau guztia pieza sendoa eta iraunkorra lortu arte.
Dagoeneko martxan da internet bidezko salmenta. Erosoa eta erraza etxetik erosteko eta etxean jasotzeko.
Sartu "Denda" atalean eta eskuman saskia aurkituko duzu. Produktu bakoitzak bere saskia dauka, bertan klikatzean saskira gehituko da. Eskaera ikusteko saskira sartu zaitezke, hau aldatu, ezabatu edo eta erosten jarraitu. Jarraitu pauso guztiak eta momentu bat iritsiko da non Paypal orrira sartuko zareten. Bertan zuen datuak sartu behar dituzue eta listo. Eskaera guri iritsiko zaigu eta egun batzuetan etxean edukiko dituzue Kiribiltxoak.
OHARRA: Bankuko datuak Paypalek kudatuko ditu, sistema honen bitartez datuen segurtasuna bermatzen dugu. Informazio gehiagorako sartu www.paypal.es orrira.
Emailen bitartez ere egin dezakezue eskaera. Bidali mezu bat bitxikeriak@gmail.com helbidera nahi duzuen Kiribiltxoarekin eta etxera bidaliko dizuegu.
Beste modu bat Kiribiltxoak lortzeko denden bitartez da, sartu "non gaude" atalean eta begiratu.
Azoketara joatea ere daukazue, Bilbon 2 de Mayo kaleko elkarteak antolatzen duen azokan parte hartzen dugu hilabetero. Hilabete guztietako lehenengo larunbatean egiten den azoka honetan gauza ezberdinak eta bereziak ikusteko aukera aparta daukazue. Anima zaitezte!









